Azaroak 25a tarteko, Gizaiden biolentzia matxistaren aurka norberak egin dezakeenaren gogoetarako aprobetxatu genuen, Caritas-ek planteatutako dinamika baten harira. Gauza asko atera ziren, errespetua, askatasuna, parte-hartzea, salaketa ...eta azkenik, adostasun gehiena izan zuen kontzeptua: HEZKUNTZA.

Txikitatik hasi eta bizitza guztian. Guztiok txikitatik pertsona guztien berdintasunean sinesten badugu,agian behingoz, honelako gertaera lazgarririk ez da errepikatuko.