DANTZAN,DANTZAN ...SENTITUZ, GOZATUZ

Aurtengo otsailean berebiziko esperientzia izan dugu "Kukai" dantza taldearen eskutik.

Hilabeteko lau asteartetan "Victoria Eugenia"n egin dugu topo dantza saioak egiteko.

Ekintza erabat boluntarioa zen eta oso oso gustora aritu gara taldetxo bat.

Irakasle ezin hobea izan dugu eta beste lekutatik etorritakoak ere atseginak oso.

Datorren urtean berriro ere gonbidapena luzatuko ote diguten esperantzarekin agurtu genuen bizipen zoragarri hau ...!