EGUBERRI BEREZIAK

Iragan urteko albiste ia bakarra Covid-19a izan bada ere, egutegiko data seinalatuak ahalik eta hobekien pasatzen saiatu behar genuela argi izan dugu haseratik.

Horregatik, neurri eta babes guztiak jarrita, eguberriko egun seinalatuak ospatu ditugu. Gozotik pixkat gehiago izan dugu, bai jatekoan eta baita laguntasunean ere, eta horren seinale jaso ditugun opari politak dira.

2020ari amaiera eman diogu eta ongietorria 2021ari. Esperientzi eta bizipen berriak izango ditugu zalantzarik gabe eta iaz bezala, gure animo eta itxaropena ahalik eta altuen mantentzen saiatuko gara.

Urte Berri On!