EGUBERRI ELKARTZEA

Aurtengoan eguberri jai ezberdinak biziko ditugu. Bereziak, bakarrak, COVID-19az babesteko neurriak hartuz. Guzti horrekin ere, Gizaiden nola edo hala, data esanguratsuak datozela kontutan hartu nahi izan dugu eta honelaxe egin dugu formato txikiagoan bada ere. Ilusioz ekin genion egunari eta talde lanak duen indarra adierazi genuen Musikoterapian jorraturiko emanaldian,

Urteko errepasoa grafikoa egin ostean, postal lehiaketaren txanda etorri zen. A ze urduritasuna!

Bazkari goxo goxo batekin eta ondorengo txokolate gozoaren zapore ederraz amaitu genuen "Gizaide 2020 eguberri eguna".

EGUBERRI ON!