Urteroko ohiturari jarraituz, oraingoan ere Fundazio osoak egun pasa ederra egin genuen Baionan.

Egun gozo eta mamitsua izan zen, txokolatez gozatuz hasi genuelako eguna, Iparraldeko hiri zoragarri horretako museoan.

Baiona eta bere txokoak primeran ezagutzen dituen gidari aparterekin hiriko kaleetan barna ibili ginen Katedraleko edertasuna ere ikusi genuelarik.

Amaiera, hau ere, ohiturari jarraituz, bazkari eder batekin solasean amaitu genuen!

Datorren urteko plana egiten hasi beharko dugu!