18 eta 64 urte bitarteko gizon eta emakumeentzat 22 plaza ditugu.

Astelehenetik ostiralera ekintza ezberdinak egiten dira. Pertsona bakoitzari berariazko plangintza bat egiten zaio, bere behar eta interesei erantzun egokiena emateko helburuarekin.

Egiten ditugun ekintzak oso anitzak dira, esaterako, lan terapeutikoak, talde lanak,gaitasun kognitiboak lantzeko saio eta ariketak ere egiten dira, bai eta irteera kulturalak, eskulanak, erlaxazio edo lasaitze saioak, gorputz adierazpen ezberdinak lantzeko moduak, norbanako elkarrizketak, eta abar.