Buruko gaixotasuna duten pertsonei gure gizartean bizi kalitate hobe batetaz goza dezaten eta bere bizi egitasmoa ahalik eta modu normalizatuenean gara dezaten aukera guztiak emateko lan egiten dugu.

Horretarako autonomia maila handienak lortzen saiatzen gara, norberaren gaitasun eta sendotasunak azpimarratuz eta ahulezi eta gabeziak landu eta gaindituz. Azken batean, norbanakoaren garapen pertsonalean beste laguntza bat gara, horretarako berariazko plangintza bat aurrera eramaten dugularik, bi aldek onartu eta garatua. Prozesu honetan, beste baliabideekin eta profesionalekin koordinazio ona edukitzea oinarrizkoa da.

Era berean, familiei, lagun edota erreferentziazko pertsonei aholkularitza eta laguntza ere ematen diegu, aurkezten dituzten zalantza eta kezkak artatu eta erantzunez.