Emakumeentzako Ategorrietako Abegi-Etxea Donostian

Emakume bakoitzaren gaitasun eta autonomiaren baitan, ikuskaritza maila ezberdina da.

18 eta 64 urte bitarteko emakumeak bizi daitezke.

Ikuskaritza maila handia

13 emakumeentzako plaza dugu.

Egunero egunero emakumeak sostengatzen dituen hezitzaileak lan egiten dute. Emakumearekin adostu ondoren, gaitasunetan sakontzeko, autonomía handitzeko edota , beren narraidura pertsonala ekiditzeko plangintza bati jarraituz, persona horren garapen anitzean lagundu eta sostengatzen zaio. Etxeko lanetatik hasita, kudeaketa ekonomikoa ere lantzen da, harreman sozialak sendotu, eta oro har, parte hartzen duten gizarteko kide aktibo izan daitezen emakumeak ahalduntzea da asmoa.

kuskaritza maila baxua

5 emakumeentzako plaza dugu.

Etxe honetan ikuskaritza fisikoa baxua da, bertara, dagoeneko prozesu personal bat garatu duten emakumeak pasatzen baitira, zeintzuk beren erabakiak hartzeko unean bai eta beren bizi ibilbidearekiko erantzunkizunean ere autonomia erreala duten.