
Eguberri eta urte hasera.
Eguberriak data seinalatuak direla esateak ez du honelako berritasunik. Gizaiden , ordea, urtero urtero, helburu argia mantentzen dugu: guregana gerturatzen den orok une polit eta gogoangarriak pasatzea.
Hutsuneak bikoiztu egiten direla sentitzen da askotan eguberrien bueltan eta barrura begiratzeko eskubidea ere badaukagun arren, taldean ,elkarrekin ,Gizaideko festa, gabon gaua, urte zaharreko festa edota erregeen etorrerak zoriontasunerako parada ere ematen du.
Postalak, bazkari, abesti, kontzertu, dantza…denetarik izan da 2023tik 2024 urtera pasatzeko egunotan. Aurrera begira eta guztiok batera, elkar lagunduz hobea egingo baitugu 2024 urtea. Urte berri on!