
Gizaide ezagutaraziz.
Gizaide Fundazioak, Caritas Valladolidek gonbidatuta, EMAKUMEAREN arreta osoarekin zerikusia zuen ekitaldi batean parte hartu du.Gizaide Fundazioa, Caritas Gipuzkoaren eskutik, egiten den lana azaldu eta emakume eta buru osasunaren arloko proiektua ezagutaraztera joan da. Erakusteaz gain, jaso eta ikasi ere asko egin dugu, izan ere, Caritas Gipuzkoa moduan, beste hainbat Caritasetan modu bikainean aurrera eramaten diren egitasmoak ikusi ditugu eta beste behin, egiten den lan zoragarriarekin hunkituta etorri gara. Mundu hau pixkat hobeago egiten duten uste baino pertsona gehiago dagoela frogatu ahal izan dugu. Zorionak Caritas!