Skip to main content
Gizaide jolasaren garrantziaz gogoeta egiten
Gizaide jolasaren garrantziaz gogoeta egiten

Gizaidek, “Kroma elkarteak” jolasak garapen pertsonalean duen eraginaren inguruan egindako saioetan parte hartu dugu ekainak 25 eta 26 an.

Ezaugarri eta soslai ezberdinekin lan egiten dugun hainbat elkarteren artean mahai-inguruan parte hartu genuen . Oso aberasgarria izan zen norberak joku eta dinamikak zein helburu lantzeko erabiltzen dituen ezagutzea eta azken batean, esperientzia ezberdinak partekatzea.

Hurrengo egunean, joku kolaboratibo eta artisau ezberdinak ikusteko aukera ere izan genuen antolatua zegoen bisitan.

Zorionak eman nahi dizkiegu “ Kroma elkarteari” eta egiten ari diren lan onari.