Skip to main content
Buruko Osasunaren Nazioarteko Eguna Gizaiden.
Buruko Osasunaren Nazioarteko Eguna Gizaiden.

Buruko osasunaren nazioarteko eguna aurtengoan Gizaiden ospatu dugu. Errealitate honi ikusgarritasuna emateko, alderantzizko bidea egitea pentsatu dugu oraingoan. Izan ere,

azken urteotan  kalera atera gara gure gisako beste erakunde batzurekin batera, ekintza handi bat egiteko. Ikus eta ikas dezala gizarteak buruko osasun gorabeherak tarteko, gizarte inklusibo batean lekua dugula pertsona orok.

Komunitatearen gaia landu nahian  buruko osasunarekin harremanik ez duten auzoko erakundeei gure ateak irekitzea, sentsibilizatzeko eta elkar gerturatzeko beste modu bat zela pensatu dugu eta horixe egin dugu.

Boluntariotza, familia, gizarte  eta hezkuntza zein bestelako eramutan lan egiten duten erakundeak eta auzo elkartea gonbidatu ditugu Gizaidera.

Dinamika baten ostean lunch bat izan da eta oso modu atsegina pasa dugu sareak ehunduz, gerturatzen , elkarri aurpegia jarriz, guztiok guztiokin eguna partekatuz.