
Gizaide, zume honekin, saski hobeak egiten.
Aisialdiko ekintzak egiten dituzten pertsonen eskaerei erantzunez, aurten Gizaiden, berriro ere zume-jarduera hasi dugu. Gurekin lankidetzan ari den bolondresaren aholku eta ezagutza egokiei esker, gure gauzak gordetzeko oso baliagarri eta politak diren saskiak egiten ari gara. Lanak bere zailtasuna du, zumeak ondo txirikordatzeaz gain ondoren margotu eta bernizatzen. Berriro ere, askotan ezagutzen ez dugun arren, benetan dauzkagun gaitasunez konturatu gara.