
Gizaidek familiekin bilera izan du.
Artatzen ditugun pertsona guztiek beren testuinguru sozio-familiarra daukate. Ezinbestean eragina du eta esku-hartzean ere zeresan handiko arloa da.
Bestalde, maiz, ondoan dauden senideek beren kezkak, zalantzak eta buruhausteak partekatzeko beharra izaten dute eta nola ez elkarrekin egotea, solasean, esperientzi aberasgarria gertatzen da.
Hori dela eta, erabiltzaile guztien familiei gonbita luzatu zitzaien. Esperientzia hauek beti izaten dute balorazio baikorra eta oraingoan ere berdin gertatu zen.