Skip to main content
Boluntarioen egunean kide
Boluntarioen egunean kide

Abenduak 5 Boluntarioen nazioarteko eguna da baina aurretik hasi dira boluntarioen lan eder hori aitortzeko ekintzak antolatzen.

Gizaiden ondo ezagutzen dugu ematen duten arreta, denbora  eta dedikazio guztiak duen balioa eta horregatik ostiralean Gipuzkoa plazan agertu ginen "Sareginez" ek antolaturiko erakustaldian. Hurrengo egunean berriz, Caritasek antolatu zuen Boluntarioen Galan ere partaide izan ginen eta pozez ikusi genuen orduan ere zenbat jende dagoen komunitate osasuntsu eta elkartu bat osatzeko prest.