GIZAIDEK TXERTOA JARTZEN DU.
Iragan ostiralean, martxoak 5, Gizaideko baliabideetako erabiltzaileak eta 55 urte baino gehiagoko langileek Pfizer txertoaren lehen dosia jaso zuten. Hurrengo astean, profesional taldeari egokitu zaio. Gizaidek txertoa jarrita dauka!.Albistea itxaropentsu hartu zen. Hala ere, jakin badakigu, babes eta zaintza neurri guztiak hartzen jarraitu behar dugula.Erantzukizun indibidual eta orokorreko...
ZAINTZA ERDIGUNEAN ETA EMAKUMEA PROTAGONISTA
Zaintzaren ardura emakumeen gain erori izan da batidanik. Pixkanaka aldaketak sumatzen hasi bagara ere, oraindik asko dago egiteko.Gainera, zaintza oso garrantzizkoa izanik ere baloratua ez den ekintza bat dela esaten zen Gizaiden, eta emakumeei egindako lanaren onarpena zor zaiela adostu dugu. Hortaz gain, emakumeek ere gure burua zaindu behar dugula erabaki dugu!
MUSUKOAREN GAINETIK ...IÑAUTERIAK
Aurten barru-girotik bai eta giro lasaiago batean gogoratu ditugu iñauteriak. Aurten ez da Tolosako txangoa izango, ez eta berariaz egingo dugun mozorrorik.Eta hala ere, gozamenerako tarterik atera dugu, koloreekin jolasteko eta esploratzeko. Aurpegia arimaren isla bada, bizitzen ari garen guztiarekin ere eta birus eta musuko guztien gainetik, aurpegi alaiak irudikatu ditugu.Gora iñauteriak...
SAN SEBASTIAN EGUNA OSPATUZ, NOSKI BAIETZ!
Aurtengo urtea arraro izaten segitzen du baina betiko data garrantzitsuak ospatzen segi nahi dugu osasun neurri guztiak hartuta.Horregatik, GIZAIDEN tanborra jo dugu eta ozenki abestu dugu Sebastian bat bada zeruan, Donosti bat bakarra munduan ...
EGUBERRI BEREZIAK
Iragan urteko albiste ia bakarra Covid-19a izan bada ere, egutegiko data seinalatuak ahalik eta hobekien pasatzen saiatu behar genuela argi izan dugu haseratik.Horregatik, neurri eta babes guztiak jarrita, eguberriko egun seinalatuak ospatu ditugu. Gozotik pixkat gehiago izan dugu, bai jatekoan eta baita laguntasunean ere, eta horren seinale jaso ditugun opari politak dira.2020ari amaiera eman...