Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Gizaiden genero indarkeriaren aurka batu gara.
Gizaiden genero indarkeriaren aurka batu gara.

Tximeleta ederrak eginez  gogoan izan ditugu indarkeria onartezinaren ondorioz tratu txarrak sufritu dituzten eta sufritzen dituzten emakume guztiak.

Emakume bakoitza ederra eta bakarra delako eta aske izateko eskubidea duelako.

Gizaidetik, banan bana gure elkartasun osoa adierazi nahi izan diegu mezu bat emanez. Alboan gaude. Ez zaude bakarrik.