Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Buru osasun on eskubidea
Buru osasun on baterako eskubidea daukagu, ahal dugu?

Bistakoa dirudi persona guztiak eskubide berberak ditugula onartzea. Aurkakorik esatera inor ausartuko al litzateke gure inguruan?

Giza eskubideen adierazpenaren arabera, izaki guztiak berdinak jaiotzen dira; era berean, edonork ongizatera duen eskubidea ere jasotzen da. Ongizatea bai eta guk gehituko genuke, arlo guztietan, bai fisiko, buru, gizarte, eta oro har, ongizate integral baten eskubidea.

Beste alde batetik, pertsonak garenez, zaintzeko betebeharra ere badugu bizitza erabateko, aktibo bat garatu eta osasunaz gozatzeko.

Guzti hau badakigu eta asumitzen dugu, baina ... osasunari dogokionean benetan gauzatu al ditzakegu gure eskubide eta betebeharrak? Ba, ikusten denez, norberaren egoeraren baitan dago.

Pobrezia eta ongizate eta osasun mailaren arteko harremana frogatzen duten azterketa eta ikerketa asko dago. Gizarte barne zein gizarte arteko desparekotasun eta buruko osasunaren arteko harremana ezartzen duten analisiak ere badaude.

Izan ere beste behin, hitzarmen eta adierazpenek, ongizate egoki bat bermatzeko prebentziozko neurriak jartzeko nahikoa baliabide ez duten edota esku-hartze estrategiarik ez duten errealitate ezberdinekin talka egiten dute.

Aurtengo Urriak 10eko leloetako batek buru osasun on bat edukitzeko eskubidea nabarmentzen du "Beruko osasuna beharrezko eskubidea. Bihar zu izan zaitezke". Buru osasun on bat edukitzeko eskubidea dugu, noski baietz!

Desparekotasunak areagotzen ari direla agerian uzten dituzten datuak ezagutzen ditugun honetan, gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko neurriak har ditzaten eskatzen diegu erakunde eta ardurak dituzten pertsonei. Ildo beretik jarraituko duela jakiteak larriagotzen du egoera, 2019ko Foessa Fundazioko txostenak jasotzen duen moduan biztanleria desegituratu batean oinarrituriko gizarte zaurgarri bateruntz urratsak ematen ari garelako. Badakigu gizarte kohesionatu bat, lotura sendoekin buru osasun egoki bat mantentzekoi balio bat dela. Baina, hurkoari eskatzeaz gain, guk ere geure buruari begiratu behar diogu eta gure erantzunkizuna onartu. Elkarte kohesionatu, solidario, ez zatitu baten garrantzia ongizate maila handiagoak laguntzeko giltzarri bada, erantzunkizun hori gauzatzen hasi behar dugu. Norberak bere hondar-aletxoa jarriko du eta ekintza zehatzaz haratago, besteentzat eredu izango da.

Osasuna persona guztientzat eskubidea da. Betebeharra da, baita persona guztientzat ere, gure aukeren barruan eta gure ingurunean hori horrela izan dadin bermatzea. Izan ere, egia da bihar "zu" izan zaitezkeela, baina honela ez balitz ere, zure alboan dagoen norbait izan daiteke. Ez al da arrazoi nahikoa saiatzeko?

Onintza Lasa Arteaga 

(Gizaide Fundazioa)