Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Buruko osasuna 2020
Buruko osasuna. Egun bat baino gehiago

Egun zehatz honetan, urriak 10, ohikoa izaten da berariazko modu batean, buruko osasunari buruzko gaien inguruan aritzea, Nazioarteko Buru Osasuneko eguna dela eta.

Baina urte honetan zehazki, egokia dirudi buruko osasun on baten garrantziaz gogoeta egitea, egokia baino gehiago, beharrezkoa ere bihur daiteke.

Urte berezia izan da, arraroa esango genuke, batez ere birus batek inongo abisurik eman gabe eta aurre egiteko errezetarik gabe bapatean harrapatu gaituelako. Ondorioz, munduaren funtzionamendua neurri handi batean aldatu egin da gure ahiturak eta egiteko moduak berregitera behartuz. Zutabeak edo ahietako asko, mugiezintzat genituenak, asko aldatu dira eta bapatean.

Ohiko izaten den moduan, egoerara hobeto moldatu den jendea egongo da, erresilienteagoa den jendea, baina beste lagun askorentzat, egokitzapen hau ez da erraza izaten ari eta bere ongizate sozial, ekonomiko eta mentalean ondorio kaltegarriak izaten ari da.

Ebidentzi guzti honekin, OME tik buruko osasun arazoen handiagotzeaz ohartarazi dute. Gipuzkoako Buruko Osasun Sareko datuen arabera, urtero 5.320 kasu berri diagnostikatzen dira eta sarean artaturiko pertsonen kopurua, orain hiru urte ia 27.500 lagunekoa zen; alegia, gipuzkoar biztanleriaren ia %4. Ikusteke dago datozen urteek emango dituzten datuak.

Baina batez ere aztertu beharko dena, kopuru ofizial zein errejistratu gabeko datuen atzetik dagoen pertsona bakoitzak aurkeztu dituen beharrei emandako erantzunen egokitasuna da.

Urte gutxi batzutatik hona, badirudi hainbat buru nahasmenduren inguruko "onarpen" edo "estigmatizazio eza" gailentzen joan dela eta konfinamenduaren ondoren, antsietateaz, depresioaz, fobietaz hitzegitea (nahasmendu ohikoenak aipatzeagatik), ohikotu egin da.

Patologia edo gaixotasun baten aurrean esku-hartze kliniko bat beharrezkoa bada ere, buruko gaixotasunaren prebentzioaz eta disziplina anitzeko eskuhartzea kontutan dituen zaintza batez hitzegitea ere beharrezkoa da.

Egungoa bezalako zalantza orokorreko une batean, non komunikabideen arreta batez ere birusaren eta honen ondorioen inguruan ardazten den, inoiz baino beharrezkoagoa da gure osasun fisiko eta mentalaren zaintzari begiratzea. Osoko ikuspegi batetik.

Autozaintza osasuntsuzko errutina batzu ezarri behar ditugu, eta are eta ardura gehiago jarri arlo sozial eta emozionalean. gure egunerkotoasunean, "entzumen aktiboa" oso arlo garrantzitsua da. Gizaikoi gauzak gertatzen zaizkigu eta sortarazten dizkiguten sentimenduak, batzutan ondoeza eragiten digute. Beti da ona norbaitekin bizipenak eta sentimenduak elkarbanatzea; norbait hori adiskide bat izan daiteke, familiakide bat, edota laguntza profesionala bilatu daiteke.

Horregatik, Gizaiden hain berezia den egun hau probestu nahi dut lan egiten dugun eta hain harro adierazten dugun arlo sozialaren garrantzia azpimarratzeko.

Urruntze "sozial" bat mantentzearen beharraz hitzegiten da, berez, distantzia fisikoak mantenduz sozialki pertsonek inoiz baino elkartuago egon behar dugunean, egun bat eta beste ...

Onintza Lasa