Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Emakumearen eguna
Emakumearen eguna

Martxoak 8 emakumearen eguna, Gizaiderentzat egun garrantzizkoa da. Sorreran, emakumeak soilik artatzen zituzten pixua izan zen Fundazioa eta gaur egun ere mantentzen da pixu hori.

Emakumeen jabekuntza prozesuan aspaldi gabiltza.

Aurten, Caritasekin batera osatutako ekintza batean, tailer berezi bat landu genuen emakume eta buruko gaixotasunari buruz.

Mobilizazioetan parte hartzeko gure zapiak ere egin genituen, eta egunean bertan, Donostialdeko hainbat emakumerekin batera gure eskubideen aldeko aldarrian parte hartu genuen Boulevard-ean.

Egun zirraragarria! Bainan, erne! Hurrengo egunetan ere jarraitu behar dugu ...