Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Euskal erakunde topaketa
Osasun mentaleko eta adimen desgaitasuneko euskal erakunde topaketa

Iragan larunbatean, irailak 9an, Chillida Lekuko museo paregabean, buru osasun eta gaitasun urriaren inguruan lan egiten dugun hainbat elkarte eta lan talde bildu ginen. Eguraldi lagun izan ez bagenuen ere, guztiok elkar ikusi, tarte bat elkarbanatu, elkar ezagutu, bixita kulturalak egin eta batez ere aukeraz gozatu genuen.