Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Gabonetan solidaritatea
Gabonetan solidaritatea

Gaur goizean bixita berezi bat izan dugu. ADSIS-eko gazte batzuk etorri dira gurekin egitasmo solidario batean parte hartzeko asmoz. Elur panpinak egin ditugu eta bihar, Donostiako kaleetan zehar banatuko dira. Helburua, gizartean dauden errealitate ezberdinak ezagutu eta jendeari adieraztea da. Horregatik, panpin bakoitzari bere mezutxoa ere jarri zaie. Gazte hauek guregana egin duten bixitaren balorazio oso baikorra egin dute eta buruko gaixotasunari buruz zertxobait gehiago jakinda joan dira. Batez ere, gaixotasunarekin edo gabe, pertsonak bakarrak eta garrantzizkoak garela ikusi dugu.