Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Iñauteriak  2018
Iñauteriak 2018

Ia ez dugu eguberritako zuhaitza kendu eta ja iñauteriak prestatzen hasi gara. Aurten "trapujalez" mozorrotu gara.

Koloredun ohialekin dekoratzen joan garen zaku bat hartu dugu oinarri mozorroa egiteko. Eskerrak josteko makinarekin primeran moldatzen den jendea dugunik gure artean!!

Egia esan, ezin hobe geunden Tolosara joateko, eta horixe izan zen asteartean egin genuena. Gainera, ez zigun euririk egin eta festaz gozatu ahal izan genuen, bai eta datorren urterako ideia berriak hartu.

Gora Iñauteriak.