Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Osasun mentala ezagutaraziz
Osasun mentala ezagutaraziz

Ekainaren 18an, Andoainen "Zauriak" dokumentala bota genuen eta egileetako birekin partekatu genuen unea. Emanaldiaren ondoren, beraiekin solasaldi bat egon zen jendearen gogeta eta ikuspuntuak elkarbanatzeko. Sentsibilizazioaren helburuaren barruan kokaturiko ekintza honekin, osasun mentalaren errealitatea gizarteratzen lagundu dugula pentsatu nahi dugu, bai eta ondorioz, inklusibitatea sustatu eta estigma eta bazterkeria ekiditen.