Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Udako txangoak
Udako txangoak

Uda honetan ere Gizaide eguneko zentrotik irteera asko antolatu ditugu ingurunea ezagutu, ekintza kulturalaz gozatu eta orokorrean gure artean dauden altxor batzuri buruz gehiago jakiteko. Besteak beste, beti zoragarri dagoen Aquarium-ean egun pasa ederra egin genuan. Gipuzkoatik zehar ere herri ezberdinak bisitatu ditugu, Astigarraga esaterako, non "Sagardo Museoa" ikusi genuen, edota Beasaingo "Igartza Jauregia" zoragarria, Errenterian "Jantziaren zentroa" gune berri eta bitxia, San Juan eta bere barkutxoaren paseotxoa ere primeran pasatzeko aitzakiak izan ziren. Gure irudimena martxan jarri genuan Tolosako "Topic museoan" txontxongiloen eskutik, eta gure arteko giroa ederrean ere Barabakoa batekin sakondu dugu uda honetan.

Orain ikasturteari ekin behar, gogotsu, erronka berriak dagoeneko buruan ditugu eta!