Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Gizaide Donostiako udaletxean
Gizaide Donostiako udaletxean

Donostiarron etxea den udaletxea barrutik ezagutzera joan ginen elurpean. Zoragarri ikusten zen badia Udaletxeko balkoitik.

Ohore hori izan baikenuen Donostiako alkateak luzatu zigun gonbidapenari esker.

Bera anfitrioi, gu guztioi Donostiako udaletxeko eraikinaren historia eta funtzionamenduaren berri eman zigun eta ondoren, gurekin aritu zen gauza bat eta besteaz.

Goiz paregabea eta atsegina pasa genuen leku seinalatu batean. Askorentzat udal areto Nagusia ezagutzeko lehen aukera izan zen eta eskeini ziguten hamaiketakoarekin batera, esandakoa;

ahaztezina!