Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Denak Elizondora.
Denak Elizondora.

 

Baztanek ez du inoiz huts egiten eta aurten Gizaidetik joan garenoi berriro ere harritu gaitu bertako paisaia, etxe, etxetzar, historia, etab.-ek . Bero handia eginagatik, kaleetan zeharreko ibilaldiak eta “Baztan” errekaren gertutasunak, Gizaide Fundaziotik urtero egiten dugun irteera, oraingoan ere arrakastatsua egin zuen. Noski, bisita turistiko-kulturalaren ostean, jatetxeko bazkariak berrindartu gintuen eta azken ukitua “Txantxingorria”ren dastaketak jarri zuen.