Gizaiden abenduak 3 euskaraz biziz.
Gizaideko partaideok euskararen ezagutza eta erabiltzeko gaitasun ezberdinak izanik ere, abenduak 3 an saiakera berezi bat egin genuen hizkuntzari buruzko gogoeta sustatu eta berriro ere, hainbat ekimen aitzakia hartuz, euskaraz jarduteko. Kartelak egiterakoan, "Euskal bingoa"n aritzerakoan edota solasaldi formal zein informaletan, euskara norberak nola bizitu izan zuen ezagutzeko aitzakia ere izan genuen.