Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

GIZAIDE AISIALDI ETA EZAGUTZA UZTARTUZ

Buruko osasunerako primeran datorren aisialdiaz gozatu dugu aurtengo udan ere. Ikasturte ostean, errutinak aldatu eta beste modu batez, inguruneaz inguratuta gauzak ikasi ditugu, ikusi ditugu, ondo pasa dugu.

Gipuzkoatik haratago ere mugitu gara erakusketa interesgarria ikusteko.

Sagarrak gurean duen garrantzia, Albaolako “San Juan” ontziaren martxa eta beste hainbat kontakizun  ere izan dugu.

Orain berriz, martxa hartzera, gogoz, ospakizunez beterik dator udazkena eta!