Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Gizaideko fruitua arreta, mimo eta ardurarekin.
Gizaideko fruitua arreta, mimo eta ardurarekin.

Ederra Gizaiden izaten ari garen udaberri loratua, neurri batean, 25.urteurren ospakizunetara etorritako pertsonek landaturiko haziei esker.

Ekitaldian esan genuen eta errealitatean egiaztatzen dugu. Norberak bere aletxoa jartzen du multzoa askotarikoa, aberatsa eta polita izan dadin!

Eskerrak eman nahi dizkiegu erein zuten pertsonei, zaintzen egon direnei eta mimoz jarraituko dien orori.

Guztiak direlako beharrezko naturaren opari eder hau lortzeko!