Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Eguberriak Gizaiden 2024.
Eguberriak Gizaiden 2024.

Urtero bezala, Eguberriak datoz, baita ere Gizaidera. Beste modu batera ezin zuen izan eta berriro ere Fundazioa osatzen dugun pertsonen gaitasunak balioan jarri ditugu. Egia esan, aurten ere, sormen, imajinazio eta egite onaren gaitasun infinituak egiaztatu ditugu.

Bestalde, gogoetarako tarterik izan dugu  egunero gainditzeko dugun erronka honetan eta noski, farre, poz eta janari ederrerako abagunerik ere izan da.