Gizaide Fundazioarekin oporretara joan ginen!
Oraingoan, Nojara joan ginen, erabateko lasaitasunez, barrez eta deskonexio osoz betetako egun batzuez gozatzera. Izan ere, gure osasun mentala zaintzea hori ere bada: atseden hartzea, ingurune-aldaketa bat egitea eta une onak partekatzea.
Igerilekua zuen hotela , itsasoko brisan paseoak , bainu freskagarriak eta eguzkipean egindako solasaldi ugari. Egun zoragarriak izan ziren; loturak sendotu genituen, autonomia irabazi genuen eta —batez ere— primeran pasatu genuen.
Oroitzapenez betetako maletekin, gogoa berrituta eta datozen erronkei aurre egiteko indarberrituta itzuli gara.
Elkarrekin horrelako une gehiago bizitzearen alde!