
Gotzailak Gizaide zuzenean ezagutu zuen.
Irudi batek mila hitz baino gehiago balio duen esamoldea bada eta iragan apirilak 15 ean “Fernando Prado” gotzai jaunak Gizaidera egin zuen bisitan hori egiaztatzeko aukera izan zuen.
Goizean zehar, Ategorrietan ditugun proiektuak zuzenean ezagutzeko aukera izateaz gain, Fundazioaren beste hainbat egitasmoren berri izan zuen, Gizaide osatzen dugun langile, bolondres, patronatoko-kide eta erabiltzaile guztiak lagun zituelarik.
Lan bilera ere egin genuen eta bertan, etorkizunera begira, Caritas eta beste hainbat eragilerekin batera lantzen jarrai daitezkeen gaiei buruzko gogoeta interesgarriak partekatu genituen.
Egin klik bideo ikusteko.
(30.47 MB)