Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Leintz Gatzagara Gizaidetik
Leintz Gatzagara Gizaidetik

.Iritsi da uztaila honetan ere urtero fundazio osoak egiten dugun irteera. Aurten Leintz-Gatzagara gerturatu gara eta gatz museoa ezagutu dugu. Azalpen zabala jasoz  gatzari buruzko bitxikeria ezberdinak ezagutu genituen bai eta dorla bat zer den, nola lan egiten zuten, emakumeen paper garrantzitsua proiektu guztia aurrera eramateko,etab.

Paraje eder hoietan gozatzeko Dorletako ermitara ere sartu-irteera bat egin genuen eta betiko moduan, egun ahaztezina igaro genuen.