Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Gizaide kultura ekimenetatik gertu.
Gizaide kultura ekimenetatik gertu.

Gizarte inklusibo eta juxtuago baten alde egiten duten hainbat ekimen dago, “Gertu kultura” esaterako.

2006 an sortua Gipuzkoara zabaldu dute ekimen baliotsu hau eta bere bidez, gure arteko pertsona zaurgarriek kultur ekimen ezberdinez eskubide osoz gozatzeko aukera dugu.

Gizaidek zalantzarik gabe egin zuen bat ekimenarekin, bertako gidari diren arduradunek jartzen dituzten pasio eta erraztasunak ere bidea eroso egin dutelarik.

Iaz kontzertu zoragarri batera joateko aukera izan genuen,  serigrafia ikastaro batekin hasi dugu urtea . Hainbat eta hainbat aukera dugu aurretik!

Eskerrik asko, “Gertukide”ok!!!!