
Taupagunean Gizaide ere bai.
Aurten lehenengoz Caritasek antolatu duen ekimen bat izan da “Taupagunea”. Caritasek egiten dituen hainbat eta hainbat lan eta zerbitzu gizarteratzeko modu oso egokia.
Fundazioek ere parte hartu dugu eta guk urtarrilaren 4 ean izan genuen gure tartetxoa, Artzai Onaren ondoan kokatu zen standean. Orri-markatzaileak egin genituen, margotu, muntaia lanak eta batez ere gerturatzen zen jendearekin solasean aritu ginen.
Hainbat kide bildu ginenez, arratsalde atseginaz gozatzeaz gain, hain beharrezkoa dugun sentsibilizazioan beste urrats bat eman genuen.
Urte berri on!