
Oporrak egin ditugu Gizaiden eta indarberrituta etorri gara.
Aurten oporrak goiztiarrak izan dira Gizaide Fundazioan. Maiatzean Iparralderuntz jo dugu . Angelun kokaturik egun pasa ezberdinak egin ditugu bertako hondartzara , Biarritz edota Baionara.
Orokorrean, elkarrekin eta alaitasun zein lasaitasun giroan egunerokotasunarekin moztu , indarrak hartu eta ondoren, ohiko ekintza eta betebeharrei beste aurpegi batekin aurre egiteko aukera eman digu.
Hemendik aurrera, errutinan murgilduta , irribarrea sortaraziko dizkiguten hamaika une gogoangarri bizi izan ditugu. Honelako bizipenak zalantzarik gabe, osasun iturri dira!