Skip to main content

Gure eguneroko esku-hartzean aurrera daramatzagun ekintza eta ekimenak partekatzeko gunea.

Caritasekin elkarlanean
Caritasekin elkarlanean

Iragan astean bi neska  aritu dira Gizaideko eguneko zentroan egunak pasatzen. Caritasek antolaturiko lanaldi batzuren bidez, buruko osasunaren errealitatera gerturatzeko aukera izan dute.

Biek oso ondo baloratu dute esperientzia eta errepikatzeko borondatea ere agertu dute. Ezezagun xamarra egiten zitzaien gaia eta benetan eskertu egin dute gurekin egon izana.

Gu ere pozik gazteak sentsibilizatzeko aukera izan dugulako. Pixkanaka gizarte inklusiboago baten aldeko urratsak ematen ari gara beste erakunde batzurekin elkarlanean.