Skip to main content

Buru osasunari buruzko artikulu eta gogoetak.

Submitted by Gizaide on 6, Oct 2023
SALUD MENTAL SALUD MUNDIAL UN DERECHO UNIVERSAL 2023
BURUKO OSASUNA MUNDUKO OSASUNA ESKUBIDE UNIBERTSALA

                                                                                  OSASUNA, ARDATZ UNIBERTSALA

Buru osasuneko mundu federazioak, buruko osasuna giza eskubide unibertsal gisa kontsideratzea planteatu du aurten buru osasuneko nazioarteko egunean. Leloa honakoa litzateke, “Buruko osasuna, giza eskubide unibertsala da”.

Beste alde batetik, aipaturiko mundu federazioak 75 urte bete ditu eta data esanguratsua da urte berean Giza eskubideen Aldarrikapen unibertsala ere onartu zelako.

Zazpi hamarkada pasatxoan buruko osasun arloan behar diren baliabide, ikerketa zein sentsibilizazioa aldarrikatuz hainbat mugarri egon izan da. 2017 an Nazio Batuko kontseiluak adierazi zuenez, buru- osasun eta osasun fisiko maila ahalik eta altuena izatea beste giza eskubide batzu gauzatzeko ezinbesteko giza eskubidea da.

2021 ean Urriak 10 ean osasun mental egokia izatea “beharrezko” eskubidea zela gogorarazten genuen.

Osasuna eta eskubidea elkarrekin doaz ezinbestean edo maiz,aidanez.

Idatziz eta solemnitate guztiekin onarturiko asmo eta desio guztiei muzin egin gabe, eremu informalean oraindik ere, egiazko egoera oso bestelakoa da; jakina da, nola ez, aurrerapausoak eman direla. Eta munduan zehar, egoerak konparaezinak dira.Baina orohar badaude edonon errepikatzen diren premisa batzu; esaterako, pertsonen baldintza sozioekonomikoek eragin nabarmena dutela gaixotasuna garatzerako eta tratatzerakoan, generoa aldagai garrantzitsua dela, estigma eta bazterkeria esistitzen dela eta zergatik ez onartu, orokorrean ez dugula honelako errealitaterik inguruan nahi. Ez dugu ondoan duguna ikus nahi.

Eskubideak aldarrikatu behar dira. Exijitu behar dira, batez ere oinarrizkoak badira.Baina, eta hor azaltzen da zailtasuna, paperean agertzeaz gain gauzatu ere egin behar dira. Eta aldarrikapenek mezua eta borondatea adierazten badute, non dago zailtasuna?

Gure eremura etorriz berriki onartu den 2030 urterako Euskadiko Osasun planak diagnostiko garbiak eta konplexutasun handiko erronkak aurkezten ditu.Buruko osasunari dagokionean, 2019ko datuen baitan, biztanleriaren %25ak Buruko Narriaduaren bat aurkeztu omen zuen eta emakume gehiago izan ziren gizonezkoak baino. Osasun maila baldintza sozialen arabera aldatzen da eta buruko osasun arazoak artatzeko eskaera handituz joango dela aurreikusten da. Gipuzkoako buru osasuneko sareak ere 2018-2022 plan estrategikoa aurkeztu zuen 49 ekintza lerroekin. Dagokion ebaluaketaren baitan finkatu beharko dira beraz datozen helburuak egungo gizarteak duen konplexutasunera egokituak.

Lehentasun eta eskubide kontua dela benetan sinesten badugu, bakoitzak bere ekintza esparruan eragin beharko du zailtasunak gainditzeko;administrazioa, eskolak, osasun etxeak, lan-giroa….. Eta Gizaideri dagokionean, personen eguneroko prozesu eta eskuhartzean sostengua emanez jarraituko dugu, bidea elkarrekin partekatuz.

Onintza Lasa Arteaga (Gizaide Fundazioa)