Skip to main content

Buru osasunari buruzko artikulu eta gogoetak.

Submitted by Gizaide on 11, Jan 2023
 GIZAIDEREN IRUDI BERRIA
GIZAIDEREN IRUDI BERRIA

25.urteurrena mugarri garratzitsua da edozein erakunde zein zerbitzutan. Atzera begira jarrita, garaiak asko aldatzen direla ohartzen gara.

Denborarekin, lan egiteko moduak ezezik, itxura eta estetikak ere aldatuz doaz. zer esango dugu gure gizartean irudiak, modak duen garrantziaz!

Gure logotipoan Gizaide, gizateriaren parte izatearen ideia mantendu nahi izan da baina moduak goxatuz, borobilduz. Eguneratuz.

Eguberritako festa ospatu zen egunean, Gizaide partaide guztiak zeudela probestuz, ideiaren berri eman zen. Beste denbora luze batean, gure Fundazioa identifikatuko duen irudia lehenengoz aurkeztu zuen Kontxi Elexpe Aginaga, Fundazioko Presidentetak.

 GIZAIDEREN IRUDI BERRIA